Azaroak 7
Jakingo duzuenez gaur Mariano Rajoy eta Alfredo Perez Rubalcaba aurrez aurre eseriko dira. Baina nik galdera bat daukat zer ardura jata neri? Egia esanda gutxi, zeozertxo bai, baina suposatzen dalako horrek bietako batek historia egin behar dauela. Nik 15 urtekin historia gutxi ezagutzen dot baina esan daiket bi pertsonai mota bereiz daitezkela historian: hoberuntz eraman ebenak herrialdea... edo txarrerantz. Hori da nik uste gaur egun daukagun beldurrik handiena, ez dogula uste bi horrek lagunduko deuskuenik. Zuk uste Rajoy-k edo Rubalkaba-k adibidez presoak hurbilduko dabezala edota Ezker Abertzaleagaz jesarriko direla hitzegitera?
Gai aldaketa bat egingo dogu eta horain Euskal Herrian gertatzen danari buruz hitzegingo dogu. Atzo Amaiurrek ekitaldi bat antolatu zuen Donostiako antzoki zaharrean eta hainbat momentu deigarri izan ziren hemen doa horietako bat:
"Harrizkoak, burdinazkoak nahiz egurrezkoak. Hainbat eta hainbat dira
Euskal Herriko herri eta hirietan alde bateko eta besteko bizilagunak
elkartzen dituzten zubiak. Bi itsasertzen arteko komunikazioa
errazteko, mendeak dira asmatu zirela."
Madrilera egingo dituzten bidaiak ere izan zituen hizpide. Han
independentzia eskatuko dutela gaineratu zuen, «PSOE eta PPk esan arren
eguneroko arazoak direla garrantzitsuak». «Hain zuzen, horrexegatik!
erantsi zuen-, independentzia eskuratuta egin ahal izango baitiegu
aurre lehiakortasunez gure arazoei. Hiritarrentzako lan eraginkorra
egin daiteke boterea eskuratuta».
Horrelako hitzaldiak ondo astertu behar direla uste dot eta batez ere momentu honetan boterea daukien pertsonak. Horregaitik itxaron dezagun Mariano Rajoy-k eta Alfredo Perez Rubalcabak esaten dabenari.
No hay comentarios:
Publicar un comentario